Urtea amaitzen ari zaigu ta beste askok bezala, azkenengo 12 hilabeteei errepasua egingo diet. Bizi ditudan momentu --edo memento, Aizpeari gustatzen zaion bezala-- onak, eta ez hain onak laburtuko ditut hurrengo lerroetan.
Lehenengo eta behin, nire bizitzan aldaketa handia izan den gertakizun bat: unibertsitatea. Jada uretbete baino pixkatxo bat gehiago daramat bertan, eta gauza onen multzoan sartuko dut. Nahiz eta askotan lanez gainezka egon eta frustrazio handiko momentuak bizi ditudan han, orokorrean pozik nago karrerarekin, eta batez ere bertan egindako lagunekin, elkarrekin momentu onak baino hobeak pasa baititigu.
Bestetik, lagun taldea ere aipatu beharra dago; une gazi-goxoak bizi izan ditugu, baina gorabehera hauek balio izan dute arazoak hitz eginez konpontzen direla konturatzeko.
Dantzak ere nire bizitzako zati bat betetzen du. Ezin daiteke esan urte lasaia izan dugunik, baina gauzak aurrera doazela badirudi...
Beno, hau une onei dagokienez, baina aipatu dudan bezala, momentu latzak ere izan ditu urte honek. Momentuak baino, pertsonak izan dira une desatseginak pasarazi dizkigutenk. Batzuk ezustekoak eman dizkigute, desepzionatu, alegia; baina holako gertaerak egon behar dira, behintzat, balio dute norekin konta daitekeen eta norekin ez jakiteko. Tamalez, deszepzioek toki handia bete dute aurten, ez dakit zergaitik, baina bakoitza bere tokian ipintzeko balio izan du, bai onerako --pertsona batzuekin neukan harreman estutu egin baita--, bai txarrerako.
Gogoeta kontuak direla ta ez direla, ikusten dut orain, askok --nik bezala-- dabilela urtearen "balantzea" egiten, baina hausnarketa hauek urtean behin baino gehiagotan egin beharko lirateke; beharbada mundua holan jutearen arrazoia hori da: hausnarketa gutxiegi egiten ditugu.
jueves, 27 de diciembre de 2007
viernes, 14 de diciembre de 2007
Je vis, je meurs...
Gaur frantsesean emandako Loouise Labé-ren poema bat ipiniko dut. Bereziki Ainhoa, Aizpea ta Arantzazurentzat da. Ainhoarentzat, poemaren sinbolismoa, metrika, esanahia...inork baino hobeto lantzen dituelako; Aizpearentzat, poesia gustatzen zaiolako, batez ere honelakoak --ta bioi batera zaindu nautelako gaizo egon naizen egun hauetan--; ta Arantzazurentzako, gaixo dagoelako ea hobetzen den.
Je vis, je meurs; je me brûle et me noie ;
J'ai chaud extrême en endurant froidure
La vie m'est et trop molle et trop dure.
J'ai grands ennuis entremêlés de joie.
Tout à un coup je ris et je larmoie,
Et en plaisir maint grief tourment j'endure ;
Mon bien s'en va, et à jamais il dure ;
Tout en un coup je sèche et je verdoie.
Ainsi Amour inconstamment me mène ;
Et, quand je pense avoir plus de douleur,
Sans y penser je me trouve hors de peine.
Puis, quand je crois ma joie être certaine,
Et être au haut de mon désiré heur,
Il me remet en mon premier malheur.
Barkatu egindako itzulpenagatik, baina frantsesa ulertzen ez duzuenok ideia orokor bat egiteko balioko duela espero dut.
Yo vivo, yo muero; yo me quemo y me ahogo
Tengo calor extremo soportando el frío
La vida me es demasiado grata y demasiado dura
Tengo grandes preocupaciones, entremezcladas con alegrías.
Tan pronto río como lloro
Y con mucho placer soporto el tormento más grave
Mi bien se va, y no dura jamás
Tan pronto me seco como reverdezco.
Así Amor inconstantemente me lleva
Y, cuando creo tener el mayor dolor
Sin pensarlo me encuentro fuera de pena.
Después cuando creo que mi dicha es real
y que estoy en lo alto de mi deseada felicidad
Me devuelve a mi primer mal.
martes, 11 de diciembre de 2007
Aspaldiko kontuak
Inoiz gertatu al zaizue aspaldian ikusi ez duzuen pertsona batekin elkartu eta berarekin aurreko egunean egon zarela dirudiela? Zubi honetan holako zeozer gertatu zait, urtebete pasatan ikusi ez dudan pertsona batekin lotu eta gure gauzetaz kontu kontari ibili gara arratsalde osoan betiko konfiantzarekin.
Benetan lasaitasun handia ematen dit honelako pertsona batekin konta dezakedala jakiteak, egunero ez hitz egin arren berarekin barrenak hustu ditzaket, eta aldrebes ere bai.
Aski dira bost bat ordu gure urtebeteko goraberak egunera jartzeko. Trukean beti hitz lagun edo jator bat; eta edozein hitzak baino gehiago balio duen besarkada, nonoz beharrezkoa zaiguna.

lunes, 10 de diciembre de 2007
Prousten galdetegia
Frantsesen bidali digute galdetegi hau betetzeko ta interesgarria iruditu zait, beraz hemen ipintzea bururatu zait; beraz zuen erantzunen zain nauzue...
1- Zein da frantsesetik gehien gustatzen zaizun hitza?
2- Beste hizkuntza bateko gehien gustatzen zaizun berba...
3- Zein da orain irakurtzen ari zaren liburua?
4-Inoiz irakurri ez duzun literatur klasiko bat...
5-Fikziozko zure pertsonairik gustukoenak?
6- Gustatzen zaizun zita (esaldi) bat?
7- Gustatzen zaizun soinu edo zarata?
8- Zein trebetasuna edukitzea gustatuko litzaizuke?
9- Zer gorrotu duzu beste ezer baino gehiago?
10- Zerk eragiten dizu barrea?

miércoles, 5 de diciembre de 2007
Lotteren egia...
Lehenengo artikulo "serioa" Aizpeari dedikatzea pentsatu dut, goian aipatu dudanez bera izan baita bloga sortzen lagundu didana. "Lotteren egia" titulua klasean irakurritako Goethe-ren Las Desventuras del joven Werther liburuari egiten dio erreferentzia, klasean Aizpea eta biok dugun txantxa bati: nik beti esaten baitiot Lotte ez dagoela Wertherrekin maiteminduta, baina bakarrik bere bertsioa dugunez hori dirudiela, horregatik nik Karlotaren --edo Lotteren-- egia idatziko dudala esaten dut...
Nahiz eta Erromantiko petardita xamar den gure Aizpea klaseko lagunik onenetarikoa dut eta informatikan eskeintzen didan laguntza guztia eskertzeo lerro apal hauek idatzi dizkiot.
Eskerrik asko Aiz!!!!
P.D. Ondo ibili Donostian, ea zure karma onak besteongan eragina duen...

martes, 4 de diciembre de 2007
Kaixo
Aupa!
Hau da Aizpearen laguntzarekin sortu dudan blog berria. Izena ere berak proposatu du, badakielako Mafalda asko gustatzen zaidala badakielako; horregatik ipini diogu izen hau blogari, Mafaldak duen ikuspuntu --filosofikotik, diote batzuk-- begiratzen dudalako mundua. Hemen hori bilduko dut, nire iritziak, sentimenduak...inguruko gauzei buruz.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)