martes, 11 de diciembre de 2007

Aspaldiko kontuak

Inoiz gertatu al zaizue aspaldian ikusi ez duzuen pertsona batekin elkartu eta berarekin aurreko egunean egon zarela dirudiela? Zubi honetan holako zeozer gertatu zait, urtebete pasatan ikusi ez dudan pertsona batekin lotu eta gure gauzetaz kontu kontari ibili gara arratsalde osoan betiko konfiantzarekin.
Benetan lasaitasun handia ematen dit honelako pertsona batekin konta dezakedala jakiteak, egunero ez hitz egin arren berarekin barrenak hustu ditzaket, eta aldrebes ere bai.
Aski dira bost bat ordu gure urtebeteko goraberak egunera jartzeko. Trukean beti hitz lagun edo jator bat; eta edozein hitzak baino gehiago balio duen besarkada, nonoz beharrezkoa zaiguna.

1 comentario:

Aitzitxu dijo...

Uooooo, ze polita!!! Benetan zoragarria egunero ikusten ez dituzun pertsonekin konta dezakezula jakitea, bai horixe... azken finean ez dakigu noiz banatu edo elkartuko gaituen bizitzak...