Aurreko artikuloan barrenak hustu eta gero orain bi poema jarriko ditut. Nire artisau partikularrari dedikatzen dizkiot, lehengoa bera gogorarazten nauelako, ta gainera azkenengo lau bertsolerroak soinean eramaten ditu batutan...
Ta bigarrena beno, naska hau ezagutzen dugonok badakigu zergatik gustatuko zaion...
Egia bat esateagatik,
alabak
hil behar bazaizkit,
andrea bortxatu behar badidate,
etxea
lurrarekin
berdindu behar bazait;
egia bat esateagatik,
ebaki behar badidate nik eskribitzen
dudan
eskua,
nik kantatzen
dudan
mihina;
Egia bat esateagatik,
Nire izena
kenduko badute
euskal literaturaren
urrezko
orrietatik,
inoiz,
inola,
inun
ez naiz isilduko
GABRIEL ARESTI
Harri eta Herri
Musu bat ematen ikastean
hizkuntza berri bat zeureganatzen duzu.
ongietorriko musuak daude,
ate irekiak direnak ilunpe umelagoetara,
musu indiferenteak,
nahita ezpainetan lehertzen direnak
edo ezpain itxiz jaurtitako gezi ezeztarrak.
Ikasten duzu bereizten zu gabe
bizi ezin direnen musuak
gau baterako hurbiltzen zaizkizunen musuetatik.
Amaren musuak, haurtzarora itsatsita geratu zirenak,
ez dituzu geroztik behar izan, baina ama
eman gabeko musu horien zain egon zela jakiterako
joana zaizu.
Halere, huts egiteak
musu emaile hobea bihurtuko zaitu.
Begirada baten gonbitaz iristen diren musuak daude,
sorbaldan pausatuta esku batek eskatzen dizkizunak,
gorputzaren mapa ezagutu nahi duten musuak
eta itxaropenik gabe
tristura basatira bultzatzen zaituztenak,
ezpain baldarrak daude,
eta gorputzaren jakinduria guztia biltzen dutenak.
Musuen aroa:
hizkuntza berri bat ikasten duzunetik
nori emanik gabe geratzen zaren egun itsusira arte
doan denbora.
PAKO ARISTI
Libreta horiko poemak
sábado, 26 de enero de 2008
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)

1 comentario:
EI!
Gaur kamiseta zure omenez jarri dut! jeje!!
Pitxin ta trankil...laster bakizu nora goazen ezta?? jajaja!!
Medina medina medina....
bihotzez maite zaitut...
beno pitxin ikasi frantsesa asko asko asko ta laster eongo garelakoannnn
lasterrarteeeeeee
Mosu asko
Publicar un comentario