jueves, 27 de diciembre de 2007

Urtebete

Urtea amaitzen ari zaigu ta beste askok bezala, azkenengo 12 hilabeteei errepasua egingo diet. Bizi ditudan momentu --edo memento, Aizpeari gustatzen zaion bezala-- onak, eta ez hain onak laburtuko ditut hurrengo lerroetan.
Lehenengo eta behin, nire bizitzan aldaketa handia izan den gertakizun bat: unibertsitatea. Jada uretbete baino pixkatxo bat gehiago daramat bertan, eta gauza onen multzoan sartuko dut. Nahiz eta askotan lanez gainezka egon eta frustrazio handiko momentuak bizi ditudan han, orokorrean pozik nago karrerarekin, eta batez ere bertan egindako lagunekin, elkarrekin momentu onak baino hobeak pasa baititigu.

Bestetik, lagun taldea ere aipatu beharra dago; une gazi-goxoak bizi izan ditugu, baina gorabehera hauek balio izan dute arazoak hitz eginez konpontzen direla konturatzeko.

Dantzak ere nire bizitzako zati bat betetzen du. Ezin daiteke esan urte lasaia izan dugunik, baina gauzak aurrera doazela badirudi...

Beno, hau une onei dagokienez, baina aipatu dudan bezala, momentu latzak ere izan ditu urte honek. Momentuak baino, pertsonak izan dira une desatseginak pasarazi dizkigutenk. Batzuk ezustekoak eman dizkigute, desepzionatu, alegia; baina holako gertaerak egon behar dira, behintzat, balio dute norekin konta daitekeen eta norekin ez jakiteko. Tamalez, deszepzioek toki handia bete dute aurten, ez dakit zergaitik, baina bakoitza bere tokian ipintzeko balio izan du, bai onerako --pertsona batzuekin neukan harreman estutu egin baita--, bai txarrerako.

Gogoeta kontuak direla ta ez direla, ikusten dut orain, askok --nik bezala-- dabilela urtearen "balantzea" egiten, baina hausnarketa hauek urtean behin baino gehiagotan egin beharko lirateke; beharbada mundua holan jutearen arrazoia hori da: hausnarketa gutxiegi egiten ditugu.

6 comentarios:

Aitzitxu dijo...

Aupi! Egia biribila esan duzuna, Marta, mundua horren gaizki doa jendeak hausnarketak egiten ez dituelako. Zerbait egiten hasi baino lehen birritan pentsatuko bagenu gauza txar asko ekidituko ziren... Ta bai, urte hau dezepzioz beterik egon da, arrazoi duzu honetan ere, baina dezepzioak ikasteko balio izan digute, ta hori da garrantzitsuena.
Faltan botatzen zitut pitxin.
Ondo ibili Hondarribian.
Musu pilo!

Aitzitxu dijo...

P.D.: Kenduta dagoen komentarioa nirea da, ez dut irakurri publikatu aurretik ta gaziki idatzita zegoen. En fin...

Marta dijo...

Aitzi!!!!
Zuk zenbatean idatzi behar dituzu mezuak?? Aix... lehenengoan idazten erakutsi beharko dizut: "taller de escritura" egin beharko dut jeje.
Faltan botatzen banauzu autobusak badakizu nun dauden, taetxea ere bai. :P
Nik be badut zuek ikusteko gogoa, baina ez dakit ze egunean iritsiko naizen algortara...

Itxasne Zalbidea dijo...

Aupi!!
Zelan zabilz??B bai Marta, aurten gauza txar eta desepzio asko gertatu izan zaizkit...zer kontatuko dizut zuri!!Momentu onak izan baditut ere, oraingoan behintzat txarrek irabazten dutela uste dut...Baina tira urte berriak dena aldatuko duelakoan nago. Hala espero dut behintzat.
Ondo pasa eta buelta arte!!!
PD: ez estresatu asko, bestela....jejejejej.

txikerra zaharra dijo...

Halo!

MEMENTO onak ta txarrak egiten gaituzte garen mosukoak! MEMENTO ezberdiñek erakusten digute bizitzen! Bizitza hau ulertzen! Kontuz ibiltzen eta negar eiten! Baina Korrika ibiltzen azken trenaren atzean eta barre egiten!

MEMENTO, MOMENTU, ala UNE guztiak dira eguneroko bizitzan 'balantze' zergaitiak! Beraz...

URTE BARRI ON ta BIZI!!

Iñaki dijo...

Momentu onak egoteko halabeharrez txarrak egon behar dute, uda egoteko neguak egon behar duen bezala ( gutxienez hemisferioaren alde honetan bai, aldaketa klimatikoak hori aldatzen ez badu behintzat).
Denok izan ditugu amaitu den urtean, gure gazi-goxo partikularrak, nik ere nireak izan ditut,aski ondo jakingo duzuenez ;-) baina nik gauza bat argi daukat; momentu txarrak beti egongo direla nahitanahiez eta inportanteena kasu hauetan, arazoei zelan aurre egin jakitea dela.
Hausnarketa beharrezkoa dela ados nago, baina bere neurrian, ezen batzutan gehiegi hausnartzeak, nahaste gehiago zor bait ditzazke. (horretan emakumeak adituak zarete ;-)