Atzo nazka sentitu nuen aspaldiko partez; nazka gizakiarekiko. Askotan, neu izan naiz gizakumearen alde ona aldarrikatu ta defendatu duena. Baina atzo bezalako egoeretan tonto hutsa sentitzen naiz gizakiak alde altruista bat baieztatu dudala oroitzean. Inguratzen gaituen zikoizkeria hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen. Zenbaki bat, boto bat gehiago edo gutxiago sentiarazi ninduten.
Esaldi batek dio “diruarekiko maitasuna gaizkiaren erroa dela”, baina nik beti ohar bat gehitu diot, eta orain ziur nago egia dela: ez da diruarekiko maitasuna, baizik eta boterearekikoa, hau edozein motatakoa izanik; gauza da diruak, gaur egun boterea ematen duela…
Inoiz ez dut ulertu boterearekiko nahi itsu ta zentzugabe hori. Boterea botere hutsagatik, ezer ematen ez badu ere, inondik inora ez badoa ere. Eman ahal dizun gauza bakarra besteak baino gehiago sentitzearen satisfazio hori da. Nahiko tristea, negargarria benetan…Kostatzen zait buruan sartzea horrelako pertsonak existitzen direla, gehiengoa direla, hain zuzen.
Txarrena ez da horrelako pertsonak egotea, baizik eta besteok beraien antzerkiko panpinatxo tentel bihurtzea, beraien asmoak galaraztearen aitzakiarekin…inora ez doan zerbaitengatik (eta ulertzen dut zerbait aurrera ateratzen saiatu direnak euren ahalegin guztia bertan behera geratzen ari dela ikustean minduta egotea). Baina niri balio zaidana inporta zaizun jendearen zuri buruzko iritzia ona izatea da eta ez ez-dakit-zerko kargua edukitzea edo ez.
Ez dago ez irabazlerik ezta galtzailerik ere: soilik erregea botere bihurtu den xake taula madarikatu baten peoiak.
“Las victorias sólo tienen sentido cuando llevan a la felicidad” (Roberto Shinyashitu)
sábado, 26 de enero de 2008
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)

2 comentarios:
Ez gaitezen peoi izan, ez gaitezen txontxongilo hutsak izan, gure esku dago hori.
Mozorroa kendu dute, badakigu zertan ari diren eta nortzuk diren, egin diezaiegun aurre, argumentu eta gure lanarekin. Batera lortuko dugu, argi izan!
pitxin!!
Nork eta zuk horrelako gauzak esaten?? OSTIA! Mundua pikutara joan da!!
Errealismoak buruan daramazun benda ederra hautsi al du?? aix... bihotza...mundu hau oso gaiztoa da... gehien bat guretzar! zoriontasunean sinisten dugunontzat!!
Deitukotsut!
Mosu asko pitxin!
Publicar un comentario